Uztailaren egun erdi gris batean ezkondu ziren Haizea eta Ibon lagun eta familiartekoz inguraturik. Igartza jauregiko pareta zaharraren gerizpean. Ez zen izan beraiena ezkontz errito normal bat. Ez erligiosoa, ezta laikoa ere, beste norabide batetik joan zen bikote honen zeremonia. Akaso, Euskal Herriko aro paganoetara eramaten gintuen usadio eta tradizio zaharren nahasketa original bat. Lurra, ura, dantza, soka, elkartrukea.. Horrela joan zitzaizkigun egunaren lehenengo ordu haiek, harriduraz eta umore onean sartuta. Maitasunaren mila bide dituela, eta bakoitzaren historia, bakarra eta paregabea dela irakatziz.
Umeak ere izan zuten bere protagonismoa historia eder honetan. Izan ere Haizea lanbidez irakaslea bai da eta nola ez ba, bere ikasleek ezin galdu zezaketen bere irakasle jatorraren ezkontza. Haiek ere bazeukaten bere sorpresa, ilusioz eta lanarekin prestatuta. Behin zeremonia bukatu zela, dancemove eder batekin oparitu ziguten, kordinazio eta abilezi paregabean.
Txalo zaparrada baten tartean eta ezkontz berrien, muxu eta besarkada andana jaso ondoren, Zumarragako Etxeberri jatetxera joan ginan danok, ezkontz eguneko bigarren fasera pasatzeko, alajaina, jan eta edana. Baina hori baino lehenago, ez zitzaigun ahaztu bidebazterrean geratzea 10 minutuko bikote sesio azkar bat iteko.
Behin Etxeberri Jatetxean, lagunek aurresku polit bat prestatua zieten eta horren ondoren Luntxarekin hasi ziren gonbidatu danak, kanpoaldean daukaten jardin politean. Esan beharra dago, dena hain txukun eta polit ikustea Reina de bodas Wedding planner esker izan zala, dekorazio eta kordinazioaren lana beren eskutik joan baizen. Bazkaria iritsi, eta hemen ere momentu hunkigarriz beteta egon zen: Negarrak, besarkadak, parreak, dantza eta kantak. Momentu orotan zortu zen zerbait bazkariko lasaitasuna mozten zuena. Gero dantzaldia, photocall-a, (Bideo grabaketa ere egin genun hemen aurkitu dezakezue) festa, bertsoak, berriro festa eta giroa, adin guztietako pertsonak sortu zutena. Etengabeko zurrunbilo alai batetan joan ziren ezkontzako azken orduak, gu joan ginen arte, eta gero gerokoak!