Euskal Herriko Altxorretan Barrena, bizikletaz egiteko ibilbide luze bat da. 37 etapatan banatua, 4800km luzaeraz, 175 mendimendate gaindituz eta hainbat eta hainbat naturgune, paisai, herri, monumentu eta eraikin historikoetatik igarotzen dena. Eta guzti hau Euskal Herritik atera gabe, gure herria ezagutzeko era paregabea. Kirola egiten, forman ipintzen, gure osasuna indartzen, pixkanaka-pixkanaka: Kostaldetik, mendigaraietatik, barnealdeko lautadetatik… Zazpi probintzietatik barrena. Gure herri txiki honen dibertsitate guztia begiekin jasotzeko.

Zenbat leku gelditzen zaizkigu deskubritzeko? kilometro gutxira dauden altxorrak.. Kotxea etxean utzita, distantziak gure ahalegin eta hanketako indarrarekin mozten. Euskal herriko Altxorretan barrena, hauxe da, bizikleta ibilbide bat baino gehiago, pedalei emanda herri baten nortasuna sentitzeko bidai eder bat.

Hona hemen, proiektua ezagutarazteko egin dugun trailerra.

Informazio gehiago web orri honetan topatuko dezue: euskalaltxorretanbarrena.wordpress.com