Maitasuna maitasunaren ostean antzerki obrako argazkiak ateratzea tokatu zitzaigun orain dela pare bat aste. Beti ere, horrelako lanak plazer handia eta pribilegio itzela izaten dira guretzat! Ez baita egunero gertatzen antzerki obra bateko entsegu nagusiko testigu izatea tokatzea. Antzezle, zuzendari eta teknikariekin bakarrik, publikorik gabe antzokian, obra eta antzezlana gure begientzako bakar-bakarrik.Horrelako momentuetan jabetzen gara, ze nolako lan gogor eta zaila den aktorearena. Batez ere hau antzerkian tokatzen denean, eta honi gehitzen badiogu obra zail, sakon eta mamitsuak dela… Meritu bikoitza!
Dora Salazar, obra artistikoaren reinterpretazio eszeniko bat da antzezlana. Bere margoak, testigu mutu bezala ateratzen dira obraren zati guztietan. Oholtza jantziz eta ilumbeei argiak ipiniz. Antzezlanaren gai nagusiak, maitasuna, ahanztura, eta ezinezkoak diren erlazioak dira. Alzheimerraren gaitza pairatzen hasi den emakume adindun baten historia. Bere bizitzaren aspaldiko maitasun galdua, alabarekiko erlazioa eta bere barreneko borroka emeki alde egiten hari zaizkion oroitzapenei lotu nahiaren inguruan bueltaka doa obra guztia. Bikain! barneak gogotik astintzen gaituen antzezlana bat lortu dute, eta bere hiru aktoreak lan ikaragarri ona egin dute gu, butakan itsatsita geldi gaitezen lortzeko.
Hasi dira gira egiten ta hurrengo parada, Donostian izango da, Astelehena 10 Antzoki Zaharrean 18:30. Ahal badezue animatu eta joan!