Orain dela hilabete batzuk, gure lehendabiziko bideoklipa grabatzen egon ginen Oreindik talde Gipuzkoarrentzat (non zaude? Berdinelite Diska Berria 2013). Oso esperientzia aberasgarria eta polita izan zen guretzako.
Bideoklip bat egitea, bere lana eramaten du. Lehendabizi ideia ondo pentsatu beharra dago, gero hau paperera eraman eta berriz ere kamerarekin nola grabatu erabaki. Gidoia idatzi, gutxigoraberako storyboard bat marraztu eta jendearekin ados jarri. Aktorea, gidoia irakurri eta barneratu behar du. Kamarelaria planoak eta kokalekuak ondo ezagutu behar ditu, eta zuzendaria hau guzti onen jakinean egon behar du eta prozesu osoaren gidapean jarri.
Gero gauzak ez dira, hain teorikoak izaten eta inprobisaziorako margen handia egoten da, batez ere gure kasuan, hasi berri bat basera..
Ona hemen emaitza, espero dugu zuen gustukoa izatea: