Kilometroak egin ditugu uda honetan. Honakoan Nafarroa osoa gurutzatu genuen Soriako herrixka batetaraino iritsi ginen arte. Bere izena: Renieblas. Maite eta Oinatz-en familiarrekin gustora bazkaldu ondoren, argazki sesioarekin hasi ginen, kafea eta gero, noski.
Benetan gozada bat da paisai berrietan argazkiak egitea, haize bolada freskagarri bat irudientzat. Larre lehorrak, ekiloreak, mendiak urrun. Azkenfinean kolore eta argi berriak gure argazkientzat.
Eskerrak famiaren etorreragatik eta Maite ta Oinatzen idei onengatik. Ondo jan eta gero dena hobeto irtetzen da, edo sentsazio hori geratu zitzaigun guri…