Iokin eta Izaro, iraileko egun sargoritsu eta eder batetan ezkondu ziren Zizurkil udaletxeko arkupetan. Lagun eta familiartekoez inguratuta. Jantzi, berehala jantzi ziren etxean, elkarrekin eta asko konplikatu gabe! Ondoren gertuko Elizmendi eta Larraul auzo eta herrian atera genituen argazkiak ezkontza ospakizunak hasi aurretik.
Hara, ze paraje ederrak dauzkagun Gipuzkoako barnealde honetan! Baserri, baso eta zoroz betetako geografia gorabeheratsua. Bernando Atxagaren ipuinetako paisaien batean gaudela dirudi!
Argazkiak gertu egiteak ere bere abantailak baditu. Horietako bat, denbora hobeto aprobetxatu dezakegula eta errepidean ez hainbeste galdu. Horrela bikote argazki polit batzuk egiteko patxada gehiago daukagu.
Bazkari eta luntxa, Olentzo jatetxean ( Zizurkil) egin zan. Ederki apainduta egun horretarako. 20 eventos –eko wedding planner-ak lan txukuna egin zuten oraingo hontan ere. Detaile ederrez betetako ezkontza alajaina!
Jatetxe barruan haizegailuak gonbidatuak beren ahozapiak mugitzen zituzten erritmo berean, mugitzen ziren eta bazkari ostean mahai artean sorpresa, malko eta irri asko egon ziren.
Dantzaldia, sabaian zintzilikatutako milaka argi mimiño ematen zuten argi xume azpian egin zen.. Gaueko izartxoak bailira, eta gonbidatuak sartu eta atera askoan ibili ziren barrutik kanpora eta alderantziz.. izan ere hain ondo egoten zan kanpoan behin eguzkia desagertu zenean. Izan ere, barruan entzuten zan musika gorputza mugiarazteko gogoa eta erakarpena sortzen zuen.. Eguna oraindik asko luzatu egingo zan, gaueko ordu txikietaraino, uda bukaerako egun eder horretan.
Aitzol